Nortzuk gara
Director artístico
Iñaki Tolaretxipi
Ingenieritza Industrialean Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra, Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria da bere sorreratik. Tronpetako irakasle tituluduna. Harmonia, kontrapuntoa, abesbatza zuzendaritza eta piano ikasketak egin ditu Errenterian eta Donostian. Ahots teknika eta abesbatza zuzendaritzako hainbat kurtsotan hartu du parte maisu handiekin. Bere zuzendaritza artistikopean, Landarbaso Abesbatzak nazio mailako lehiaketetatik nazioartekoetara egiten du salto 2001az geroztik, nazioarteko 24 sari lortuaz. Horietan aipagarria da zuzendaritza onenari jasotako saria Hungariako “Bela Bartok” ospetsuan. Gainera, Asiako Gran Prix-a lortu du 2023. urtean.
Directora de coros formativos
Maddalen Dorronsoro
Maddalen Dorronsorok bere lehen musika ikasketak Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan egin zituen, Biola eta Kantuko ikasketak eginez. Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Abesbatza Zuzendaritza ikastaroak egin ditu maisu handiekin eta Eusko Jaurlaitzak emandako Gaitasun Agiria du Musika eta Mugimendua (4-7 urte) eta Abesbatzan. 2005. urtetik Landarbaso Abesbatzan abesten du eta 2009az geroztik zuzendariaren laguntzaile lanetan ari da eta 2012az geroztik ahots teknikako irakaslea eta arduraduna da. Zuzendari lanetan Gipuzkoako zenbait talde eraman ditu, eta 2009. urteaz geroztik Oiartzungo Lartaun Abesbatzako zuzendaria ere bada. 2009tik 2016ra Easo Musika Eskolako Araoz Gaztetxo abesbatzako zuzendaria izan da eta 2016az geroztik Landarbasoko Dizdizka eta Kontari proiektuaren arduraduna da.
Pianista
Pianista
Musika tailerra
Ekoizpen laguntzailea
La Junta Directiva está liderada por Jose Miguel Zabala Gamborena, responsable de coordinar las labores organizativas y de representación de nuestro coro.
