Ahots berriak

Landarbaso familiaren parte izan nahi duzu?

Abesbatza-musikaz gozatu, ikasi eta zure gaitasun artistikoak garatu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Gure taldeetako edozeinetan ahots berriak hartzen ditugu.

Gure abesbatza-egitura anitzari esker, eta betiere kalitate- eta exijentzia-maila egokiak bermatuz, zazpi urtetik aurrera kantatzen hasteko eta bizitzako etapa desberdinetan abesten jarraitzeko aukera eskaintzen dugu.

Egokiena zazpi edo zortzi urterekin hastea da, musika- eta abesbatza-prestakuntza sendo bati ekinez. Gure profesional-taldearen lanak kantuaren garapena eta abesbatzen kalitatea bermatzen ditu, eta horrek talde-kantuan murgiltzeko esperientzia paregabea eskaintzen du.

Zure adinak eta ahots-ezaugarriek erakutsiko digute zein den zuretzat biderik egokiena, gure abesbatza-egitura zabalean parte hartu eta musikaz gozatu ahal izateko.

Ausartu abesbatza-esperientzia hau hasi edo jarraitzera: zatoz Landarbaso Abesbatzara.

Zure zain gaude!

Scroll to Top