Landarbasoko Dizdizka azaroaren 28an eta 29an ospatuko den XLII. «Villa de Avilés» Abesbatza Lehiaketako oholtzara igoko da berriro. Bigarren aldia izango du lehiaketa honetan, eta inoiz baino indartsuago, ilusio handiagoz eta gogotsuago itzuliko da.
Gazteek ondo dakite zer den Avilésen lehiatzea. Izan ere, 2023an bigarren saria eskuratu zuten bertan, eta oroitzapen berezia utzi zien esperientzia hark. Hiru urte geroago, Dizdizka eszenatoki berera itzuliko da, erronka berriekin eta ordutik egindako lana erakusteko gogo handiz.
Parte-hartze berri honen atzean hilabeteetako prestaketa dago, Maddalen Dorronsoro zuzendariarekin batera egindakoa. Denbora honetan, taldeak buru-belarri landu du lehiaketan aurkeztuko duen errepertorioa, xehetasun guztiak zainduz eta ahotsei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko ahaleginean.
Emaitzetatik harago, Avilésera itzultzea abesbatza gisa hazten jarraitzeko, beste talde batzuekin oholtza partekatzeko eta musikaz, laguntasunaz eta norbere burua gainditzeaz gozatzeko aukera berri bat izango da.
Dizdizkak argi du helburua: oholtza gainean dena ematea eta une bakoitzaz gozatzea. Avilés, bagoaz!


