Bazkideak

Egin zaitez Landarbaso Abesbatzako lagun

Zure laguntza oso garrantzitsua da gure abesbatzak mantendu eta garatzen jarraitu ahal izateko. Eta guk ere zure babesa eskertu nahi dizugu.

Landarbaso Abesbatzaren lagunek, beren presentziaren eta abesbatza-jarduerarekiko duten estimuaren bidez, lanean jarraitzeko indarra eta motibazioa ematen dizkigute. Era berean, urteko kuotaren bidez, gure jarduera garatzeko ezinbestekoa den laguntza ekonomikoa eskaintzen digute.

1991tik, Landarbaso Abesbatzak euskal gizartearen zerbitzura dihardu, euskal kultura, artea eta musika sustatuz. Lan hori guztia gure bazkide eta lagunen babesari esker da posible. Bide horretan aurrera egiten jarraitzeko, zure laguntza behar dugu.

Horregatik, Landarbaso Abesbatzako lagun egitera gonbidatzen zaitugu, eta gure ibilbidearen, lorpenen eta arrakasten parte izatera.

Landarbaso Abesbatzako lagun izanda:

  • Abantaila bereziak izango dituzu
  • Landarbaso Abesbatzaren aldizkaria/urtekaria jasoko duzu
  • Kontzertuetarako gonbidapenak eta deskontuak izango dituzu

¿Tienes dudas? Contacta con nosotros:

Scroll to Top